Munduko Arrozak – Arroces del mundo


30 Mayo, 2005

Munduko Arrozak 05, San Frantziskon

Filed under: Bilbo/Bilbao — admin @ 1:30 pm

MUNDUKO ARROZAK
Jai giro eta aldarrikapenez beteriko
sukaldaritza lehiaketa mundiala ospatzeko proposamena
2. edizioa: 2005eko ekainaren 18a, larunbata

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Berregokipenerako Taldeen Koordinakundeak, TRAMM kolektiboa eta beste hainbat talde eta pertsonen laguntzarekin, arroza gai nagusitzat duen eta bigarren aldiz ospatuko den jai giroko eta kultur arteko sukaldaritza lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

Guzti honekin, ondorengo helburuak lortu nahi ditugu:

- San Frantzisko auzoko espazio publiko bat okupatzea (Corazón de Maria enparantza), sukaldaritzarekin loturiko ekintza batekin, giro alai eta koloretsu batean eta jatorri ezberdineko pertsona ugariren presentziarekin. Positiboa, integratzailea eta elkarbizitza normalizatu baten aldekoa den ekintza, beraz.

- Propaganda eta komunikabideetan agertutakoaren bitartez, bazterketa eta degradazioa bizi dituen auzo batean kultur aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko irudi positibo bat sortzea. Baita herri-administrazioaren berregokipen politikaren eragin urria eta bazterketarekiko kritika nabarmentzea ere.

Hauek dira antolakuntzak bere gain hartuko dituen ardurak (nahiz eta beste edozein ekarpen ere eskertuko duen):

- Komunikabideekin zabalkunde eta harreman lana egitea.

- Epaimahaia aukeratu eta talde irabazlearentzat 10 lagunentzako afari bat lortzea.

- Girotze lanean lagundu dezaketen ekintzak (musika taldeak, antzezpenak…) antolatzea, nahiz eta hoberena egunean zehar parte hartuko duten talde eta pertsonek, bakoitzak ahal duen neurrian, beraien proposamen eta ekarpenak egitea litzatekeen. Hau honela izanik, deialdi bat luzatzen diegu mota honetako edozein ekarpen edo ekitaldi (animazio, tailer, haurrentzako ekintza) egin dezaketen elkarte sozial eta kultural, artista eta abarrei, guztia egun horretako programan sartu dezagun. Honetarako, hurrengo helbidera zuzendu zaitezkete: natalia@anti-web.com

- Bazkari herrikoian beharrezkoak izango diren mahai eta aulkiak ziurtatzea. Honetarako, iazko edizioak izan zuen arrakasta kontutan harturik, zenbat pertsona eta talde partehartzaile egongo diren aldez aurretik jakitea beharrezkoa da. Izena emateko (edo beste edonolako galdera edo iradokizunetarako), hurrengo helbide honetara zuzendu zaitezkete: mundukoarrozak@yahoo.es

- Era berean, beste auzoetako elkarteekin Gasteiz eta Iruñeako alde zaharretan aldibereko antzerako zerbait egiteko kudeaketa lanetan gabiltza, ekintza honen zentzua eta oihartzuna zabaltzeko.

Egun batzuk barru programa definitiboa eta propaganda gure eskuetan izatea espero dugu Bitartean, daukazuen guztia inguruko sare, talde eta pertsona interesdun guztien artean zabaltzea eskatzen dizuegu; eta ahalik eta arinen ahal duzuen guztian laguntzeko izena eman dezazuen.

Besarkada solidario bat

Munduko Arrozak, 2004 urteko 1. edizioa, Indymedia Euskal Herrian:

- Argazkiak: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/06/14879.shtml
- Prentsa Oharra: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/05/14567.shtml
- Aurkezpena eta egitaraua: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/05/14509.shtml

No hay comentarios »

Aún no hay comentarios.

RSS feed para los comentarios de esta entrada. | TrackBack URI

Deja un comentario

XHTML ( You can use these tags): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong> .