Munduko Arrozak – Arroces del mundo


13 Junio, 2005

Bilboko Prentsaurrerako deialdia. Ekainaren 14ean

Filed under: Bilbo/Bilbao,Pamplona/Iruñea,Vitoria-Gasteiz — zubia @ 5:37 pm

Musika, tailerrak, bazkaria, mozorroak, kalejira, pankartak, gastronomia lehiaketa, dantzak, eltzekada eta beste gauza asko aurkituko dituzue datorren larunbatean, ekainak 18, Bilboko San Frantzisko auzoan, Mariaren Bihotza plazara hurbiltzen baldin bazarete. Hain datorkigu mamitsu eta ugari “Munduko arrozak” lehiaketa hori!

Topaketa, mestizaje, kultura guztien sustapena, adiskidetasunaren bultzada, elkartasun eta gizarte integraziorako eguna izango da. Baita plaza eta kaleak hartu, festaz eta eskakizunez betetzeko ere. Behin eta berriro instituzioek utzikeriara lagata gauzkatela salatzeko ere bai. Eta egiketa askoren zigorgabetasuna salatzeko noski.

Gainera, aurtengoan badugu berri garrantzitsu bat: “Munduko arrozen” eguna Euskal Herrira zabaldu dela. Iruña eta Gasteizko Alde Zaharrak, Bilboko San Frantziskorekin bat eginez une berean parte hartuz bai jaietan, bai interkulturalitatean, bai arazoen salaketan.

Hara hemen beste berri bat: hiru auzoak teknologia berrien eta irratiko programen bitartez interkonektatuta egongo gara. .

EGUNA: ekainak 14, Asteartea
ORDUA: Goizeko hamaikak
LEKUA: San Frantziskoko Udaltegian
Mariaren Bihotza Plazan

Harremanetarako telefonoak: PATXI MANRIQUE 650 88 99 6
LEIRE (Konekta sarea) 94 416 85 71

No hay comentarios »

Aún no hay comentarios.

RSS feed para los comentarios de esta entrada. | TrackBack URI

Deja un comentario

XHTML ( You can use these tags): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong> .