Munduko Arrozak – Arroces del mundo


15 Mayo, 2006

Munduko arrozak bilbon

Filed under: Bilbo/Bilbao — admin @ 8:38 am

Jai giro eta aldarrikapenez beteriko sukaldaritza lehiaketa mundiala ospatzeko proposamena 3. edizioa: 2006ko ekainaren 10a, larunbata.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Berregokipenerako Taldeen Koordinakundeak, beste hainbat talde eta pertsonen laguntzarekin, arroza gai nagusitzat duen eta hirugarren aldiz, arroza bilgune nagusi duela, ekainak 10 ospatuko den jai giroko eta kulturen arteko sukaldaritza lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekimen honekin, ondorengo helburuak jarri nahi ditugu agirian:

* San Frantzisko auzoko espazio publiko bat okupatzea (Mariaren Biotza – Corazón de Maria enparantza), sukaldaritzarekin loturiko ekintza batekin, giro alai eta koloretsu batean, auzoan ala auzotik kanpo bizi diren jatorri ezberdineko pertsona ugariren presentziarekin. Positiboa, integratzailea eta elkarbizitza normalizatua erakutsiko duen ekintza, beraz. Espazio publikoak herritarren gozamenerako eta aldarrikapenerako direla eskatzen duen ekimena baita ere. Instituzioen nagikeriak sarri utzita dauzkan auzoetako espazioak alegia.

* Propaganda eta komunikabideetan agertutakoaren bitartez, bazterketa eta degradazioa bizi dituen auzo batean kultur aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko irudi positibo bat sortzea. Baita herri-administrazioaren berregokipen politikaren eragin urria eta bazterketarekiko kritika nabarmentzea ere. Parte hartzeko eta erakundeetan eraginik izateko bide jatorrik ez dagoenez, herriaren parte hartzeko espazio autonomoa azken batez.

Hauek dira antolakuntzak bere gain hartuko dituen ardurak (nahiz eta beste edozein ekarpen ere eskertuko duen):

* Egun horretako antolaketa eta programaketa bere gain hartuko ditu eta zaindu.

* Komunikabideekin zabalkunde eta harreman lana egingo du.

* Epaimahaia aukeratu eta talde irabazlearentzat 10 lagunentzako afaria lortu.

* Girotze lanean lagundu dezaketen ekintzak (musika taldeak, antzezpenak?) antolatzea, nahiz eta hoberena egunean zehar parte hartuko duten talde eta pertsonek, bakoitzak ahal duen neurrian, beraien proposamen eta ekarpenak egitea litzatekeen. Hau honela izanik, deialdi bat luzatzen diegu mota honetako edozein ekarpen edo ekitaldi (animazio, tailer, haurrentzako ekintza) egin dezaketen elkarte sozial eta kultural, artista eta abarrei, guztia egun horretako programan sar dezagun. Honetarako, hurrengo helbidera zuzendu zaitezkete: mundukoarrozak@yahoo.es

* Bazkari herrikoian beharrezkoak izango diren mahai eta aulkiak ziurtatzea. Honetarako, iazko edizioak izan zuen arrakasta kontutan harturik, gutxi gora behera zenbat pertsona etorriko diren jakin nahi genuke; eta zenbat taldek parte hartuko duten. Izena emateko (edo beste edonolako galdera edo iradokizunetarako), hurrengo helbide honetara zuzendu zaitezkete: mundukoarrozak@yahoo.es

Iaz bezala, Gasteiz eta Iruñako alde zaharretan, une beran, antzeko ekimena eratuko duten auzoetako elkarteekin harremanetan gaude, ekintza honen zentzua eta oihartzuna zabaltzeko, ekimena koordinatu nahian. Bide beretik, Euskal Herriko herri eta auzoei dei egiten diegu, gurekin harremanetan jarriz, gurearen antzeko ekimenak aurrera eraman ditzaten.

Baita ere, komunikazio-bide alternatiboen parte hartzearen bitartez (irrati libre, Indymedia, ekimen honen web gunea bera ere bai), leku ezberdinetan egun berean aurrera eramango diren jardunak bateratu nahi ditugu; horretarako giro horietan mugitzen direnen parte hartze eta laguntza eskatzen dugu.

Egun batzuk barru, programa definitiboa eta propaganda gure eskuetan izatea espero dugu. Bitartean, daukazuen guztia inguruko sare, talde eta pertsona interesdun guztien artean zabaltzea eskatzen dizuegu; eta ahalik eta arinen ahal duzuen guztian laguntzeko izena eman dezazuen.

Besarkada solidario bat.

Indymedian argitaratua.

No hay comentarios

Aún no hay comentarios.

RSS feed para los comentarios de esta entrada. | TrackBack URI

Lo siento, el formulario de comentarios está cerrado en este momento.