Munduko Arrozak - Arroces del mundo


31 Mayo, 2006

Arrozen jaia martxan dago Gasteizen.

Archivado en: Vitoria-Gasteiz — admin @ 12:53 pm

Arrozen jaia martxan dago. Hurrengo bilera ekainaren 6-an izango da Saregunen (Santa Maria kantoia 4) arratsaldeko 8-retan

Lanaren-antolaketari dagokionez:

Nola izena eman?

Gutxi gora behera zenbat pertsonei buruz hitz egiten ari garen jakiteko eta zenbat aulki beharko ditugun jakiteko, interesgarria eta beharrezkoa da izena-ematea, zenbat pertsona etorri behar diren esanez: Horretarako, deitu ahal duzue 945039982 telefonora edo arrozak@gasteizaktiba.net edo arroces@gasteizaktiba.net-era posta elektroniko bat bidali.

Informazio guztia mundukoarrozak.info edo arrocesdelmundo.info web orrieldeetan jarriko dugu.

Talde bakoitzak, Zer ekarri behar du?

Kozinatzeko behar den guztia: kazola, sua (gas-bonbona, kanpin-gas, erregailuak…), sukaldeko tresnak, osagai bereziak … eta gogo handia!

Organizaziorengandik talde bakoitzari arroza, olioa, gatza, tipulak, azenarioak, piperrak eta tomateak ematen saiatuko gara.
Erregailu eta kazoletarako, Boilur-ekin kontaktatu egingo dugu. Talde baten batentzat ezinezkoa baldin bada material hauek lortzea, komenta ezazue izena ematerakoen eta lortzen saiatuko gara.
Bestealde, mahaiak eta aulkiak prest egongo dira.

Arrozen jaia Bueno Monreal Kalean izatea nahi dugu.

Bileran ekintzen ordutegi bat adostatu genuen.

11.00- Diana Festaren hasiera
Muralaren hasiera: auzoko 6 margolariek, idei komun batekin mural bat egingo dute: “aniztasuna”
Munduko jokoak: Goiz osoan umeentzako jokoak.
14.00- Arrozen aurkezpena: Arroz guztiak prestatuta daude, Aurkezten dira eta proba ahal izango ditugu.
14.30- Herri bazkaria
16.00- Zenbait ekintza:
- Kolonbiako dantzak: Así es Colombia taldea
- Rapsoda: Txiki Tostado
- Zehazteke dauden beste aukera batzuk,  bakoitzak beste talde batzuekin kontaktuan jartzeko ardura hartzen du.
Edozein proposamen ongi hartuko dugu
18.00- Azken diana

Oraingoz hau da guztia, ahal duzuen moduan gonbidatuta zaudete: talde bat antolatu eta arroz bat prestatu; bileretara etorri eta guztion artean nola nahi dugun jaia  zehaztu, festaren muntaketan eta desmuntatzean lagundu …

Besarkada handi bat guztioi

No hay comentarios

Aún no hay comentarios.

Redifusión RSS de los comentarios de la entrada. | TrackBack URI

Disculpa, los comentarios están cerrados.