Munduko Arrozak – Arroces del mundo


10 Junio, 2006

Gasteizen dena prest, programazio berezia Hala Bedin, Tas-Tas eta Eguzki irratietan.

Filed under: Vitoria-Gasteiz — admin @ 9:21 am

Jende uholdea espero dugu gaurkoan, 100etik gora pertsonak eman dute izena eta hainbat elkartek ere. Euskaldunez gain, Kolombia, Venezuela, Brasil, Peru, Lituania, Camerun, Argelia eta beste hainbat herrialdetako jendea egongo da presente Gasteizko Munduko Arrozetan.

Eguraldi polita eta atzokoa ez bezala, beroak indarra galdu du lehendabiziko ordu hauetan.

Egunean zehar Hala Bedi irratiak, Tastas irratia eta Eguzki irratiarekin batera irratsaio berezia eskeniko du 12etatik aurrera zuzeneko elkarrizketa, musika eta kriston partehartzearekin. Interneten bidez ere jarraitzeko aukera izango dugu: esteka honetan edo honetan klik eginez.

Cuenta atrás

Filed under: Bilbo/Bilbao — patxi @ 8:14 am

Egunon Gasteiz, Iruña eta Bilboko, bertako lagunok:

Bi ordu besterik ez dira gelditzen MUNDUKO ARROZAK 2006 Herri jai andiari hasiera emateko.

Dena presta dago eta hemen Bilbon zerua urdin-urdiña dugu.

Ongi etorria gure jaira etorriko zareten guztioi eta saia zaitezte gozatzera aniztasunean. 

Besarkada solidario bat Gasteiz eta Iruñako lagunei. ONDO PASA.