Munduko Arrozak - Arroces del mundo


16 Junio, 2006

Munduko Arrozak

Archivado en: Prensa/Prentsa — Carlos @ 9:11 am

MIELTXO MONFORT. Berria, 2006-06-14

Duela 6.000 urte hasi ziren arroza landatzen Himalaia mendikatean, eta hinduentzat sakratuak diren Vedak testuen arabera, 500.000 mota desberdin ziren aspaldi hartan. Egun askoz gutxiago dira. Urte dezente geroago, Afrikako Nigerreko Deltan agertu zen beste espezie bat eta Europan ezagututako lehenbizikoa Asiatik ekarri zuten greziar inperioaren garaian. Valentziara (horiek ere munduko onena dutela esaten dute), mende batzuk geroago heldu zen. Eta gaur mundu osoan ezagutzen den ale horren prezioak, goi mailako erakunde ekonomikoen menpe egonik, ez du aldaketa nabarmenik izan azken urteetan: 2004an arrozaren prezioa ez zen 1968koa baino handiagoa, Nazio Batuen Erakundeak onartutako IPO indizeari erreparatuz gero.

(más…)